Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 02 paula calvo podium eh txap getxo eibar igerixanAlebinen Euskal Herriko Txapelketa jokatu zuten aurreko asteburuan Getxoko Fadura kiroldegiko igerilekuan, eta Paula Calvo igerilari elgoibartarrak emaitza bikainak eskuratu zituen. 200 metro estiloetako proba irabazleaz gainera zilarrezko hiru domina gehiago lortu zituen.

Eibar Igerixan taldeko Paula Calvo igerilari gaztetxoa lau probatan lehiatu zen Euskal Herriko txapelketan: libre erako 100 eta 200 metrokoetan, 100 bizkar erakoan eta 200 estiloetan. Azken lasterketa horretan, 200 estiloetan, bera izan zen azkarrena 2:48.97ko denbora eginda. Ia bi segunduko aldea atera zion bigarren egin zuen Haizene Maciasi. Gainerako hiru probetan ere ez zen batere gaizki moldatu, txapeldunorde izan baitzen hiruretan.

∞Lotura duten albisteak:

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza