Javier Ezenarro Oroitzarrea txirrindulari lasterketa, uztailaren 3an

Barren.eus 2021ko eka. 30a, 14:08

Javier Ezenarro Oroitzarrea txirrindulari lasterketaren 14. edizioa jokatuko dute zapatu honetan, uztailaren 3an, Mendaron.

Gipuzkoako txapelketako proba izango da Mendaroko Txirrindulari Elkarteak urtero junior mailako txirrindularientzako antolatzen duen lasterketa hau, eta guztira, 84 bat kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek, bi aldiz Osintxuraino joan eta beste birritan Kalbarioko gaina igoz.

Kurutz gain industrialdean hasi (16:00) eta amaituko da lasterketa, eta industrialdea itxita egongo da. Norbanakoek mugatua izango dute sarrera. “Mesedez, beraz, ez gerturatu irteera zein helmuga puntura, jende pilaketak saihestea dagokigulako”, erregutu dute antolatzaileek.

Iaz, Buruntzazpi txirrindularitza eskolako (Bazpi) Beñat Carvayeda Urruzolak irabazi zuen Mendaroko Javier Ezenarro Oroitzarrea, esprinean.

2021 06 23 mendaroko txirrindulari saria kartela