Jordi Quer eta Mireia Badia nagusi Idotorben jokatutako Enduro Txapelketan

Barren.eus 2021ko eka. 30a, 12:13

Urnobitza Kirol Klubak antolatuta, Elgoibarko Enduro moto lasterketa jokatu zuten joan den domekan, hilaren 26an, Idotorben, Euskadi eta Nafarroako txapelketetarako puntuagarria zen proba, bigarrengoa, hain zuzen ere.

Ehundik gora moto gidari batu ziren domekan Idotorben. Parte hartzaileek 30 kilometroko ibilbideari hiru itzuli eman behar izan zizkioten, inguruko mendi eta lautadetan barrena. Itzuli bakoitza egiteko ordu eta erdi behar izan zuten gutxi gorabehera, eta itzuli bakoitzaren ostean erlojuaren aurkako proba bat osatu behar zuten Idotorbeko baseliza inguruan prestatu zuten zirkuituan. 79 pilotuk bakarrik lortu zuten proba bukatzea.

Jordi Quer kataluniarra gailendu zen, Urko Garmendiak lortu zuen bigarren postua eta Peru Irazolak hirugarrena. Emakumezkoetan bi parte hartzaile lehiatu ziren eta Mireia Badia izan zen azkarrena. Munduko Enduro txapelketan lehen postuan dago Badia, Laia Sanzekin berdinduta. 23 urtez azpikoetan, Asier Larrakoetxea, Ander Telleria eta KJokin Gutierrez sailkatu ziren lehen hiru postuetan, eta Ekaitz Atxak eta Josu Segurolak eskuratu zituzten Elgoibarko enduroan jokoan zeuden Trofeo txapelketarako puntuak. Beteranoen artean, Pedro Luis Gorospe izan zen onena.

Lau proba izango ditu Euskadiko Enduro Txapelketak eta bigarrengoa izan da Elgoibarkoa (ikus sailkapen nagusia -PDF-)

*Arazkiak: Urnobitza

2021 06 27 enduro idotorbe urnobitza motoak frontoian

2021 06 27 enduro elgoibar idotorbe urnobitza

2021 06 27 enduro elgoibar idotorbe urnobitza podium nag

2021 06 27 enduro elgoibar idotorbe urnobitza podium2

2021 06 27 enduro elgoibar idotorbe urnobitza podium bet