Azken proba Tolosan jokatu zuten ekainaren 13an, baina Iribarrek ez zuen parte hartu 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan lehiatu baitzen egun berean Euskadiko selekzioarekin (hirugarren postua lortu zuen). Hainbat astetan sailkapen nagusiko lidertzari eutsi zion Imanol Alvarez (Eiser-Hirumet) txirrindulari elgoibartarrak. Beasainen jokatu zen azken aurreko proban hartu zion aurrea Iribarrek. Tolosan jokatu zuten azken proban sailkapen nagusiko lehen sailkatuek ez zuten punturik batu eta bere horretan gelditu zen sailkapena. Hala, txapeldunorde izan da Imanol Alvarez, 117 punturekin. Mikel Retegi (Lizarte) izan da hirugarren, 105 punturekin. (ikus sailkapen nagusia). Taldekako sailkapenean Laboral Kutxak lortu du lehen postua eta Eiser Hirumet taldeak bigarrengoa.
Imanol Alvarez Espainiako Kopan ere ari da lehiatzen, eta hor 21. postuan dago, 119 punturekin.
∞Lotura duten albisteak:
- Imanol Alvarez, Frantziako txirrindulari gazte onenen parean (2021-06-17)
- Imanol Alvarez: "Profesionaletarako aukera gehiago daude egon, baina balio dugula erakutsi behar dugu" (2021-04-23)
- Imanol Alvarez txirrindulari elgoibartarrak zazpigarren egin du Valentziaga Oroitzarrean eta Gipuzkoako lehena izan da helmugan (2021-04-12)