Mendi lasterketak: Maiora txapeldun Saint Lary Patoun, eta Mujika laugarren Livigno Skymarathon lasterketan

Barren.eus 2021ko eka. 23a, 14:53

Maite Maiora eta Mayi Mujika mendi lasterkariek emaitza bikainak eskuratu zituzten aurreko asteburuan; Frantzian lehenak, eta Italian bigarrenak.

Maite Maiorak Frantziako Saint Lary-Soulan herri inguruan jokatzen den Saint Lary Patou Trail mendi maratoia irabazi zuen aurreko asteburuan, 5 ordu, 13 minutu eta 42 segundoko denbora eginda. 42 kilometroko ibilbide gogorrean egoera eta baldintza guztietarako tartea izan zela adierazi du saltakari mendaroarrak, "behelainoa, eguzkia, beroa, euria, haizea, hotza eta lokatza". Proba honetako ibilbidea Saint Lary Soulan eski estaziotik igarotzen da, gero Tramezaigues aranera jaitsi eta handik Consaterre lakuak dauden pareraino igotzeko. Amaieran Cap de Laubère jaitsi behar zuten Saint Lary-Soulan herrira ailegatu aurretik. Gizonezkoetan, Luis Alberto Hernando espainiarra gailendu zen.

 • Mujika laugarren Livigno Skymarathon lasterketan
Mayi Mujikak, berriz, Munduko Skyrunning Kopako lehen proban hartu zuen parte Italian, Livigno Skymarathon lasterketan. Mujikak Euskal selekzioa ordezkatu zuen, eta meritu handiko laugarren postua eskuratu zuen 34 kilometroko proban. Denisa Dragomir gailendu zen emakumezkoetan eta Christian Mathys gizonezkoetan.

2021 06 23 mayi mujika euskal selekzioa livigno italia Skymarathon 2021

2021 06 23 mayi mujika euskal selekzioa livigno italia 1