C.D. Elgoibarrek urteko batzar nagusia egingo du ekainaren 25an

Barren.eus 2021ko eka. 23a, 12:11

Bariku honetan, ekainaren 25an, egingo du Club Deportivo Elgoibar futbol taldeak urteko batzar nagusia, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Aforoa 25 pertsonakoa izango da. Besteak beste, urteko balantze ekonomikoa eta kirol balantzea aurkeztuko ditu Jon Basurto presidenteak gidatzen duen zuzendaritzak. Kirol-taldearen gaur egungo egoera eta ikuspegia ere azalduko dute. Horrez gainera, denboraldi honetan lehiatu ahal izan duten klubeko sei taldeetako jokalari "konprometituenak" saritzeko ere probestuko dute batzarra.

19:00etan hasiko da batzarra.

∞Lotura duten albisteak: