Iker Izagirre eta Jokin Artetxe txapeldun Barañaingo San Esteban Txapelketan

Barren.eus 2021ko eka. 23a, 08:48

San Esteban pilota txapelketaren XXX. ekitaldia jokatu dute azken asteetan Barañainen, eta infantil mailan Iker Izagirre elgoibartarrak eta Jokin Artetxe azpeitiarrak osatutako bikotea gailendu da.

Barañaingo Pilota Taldeak antolatzen duen San Esteban pilota txapelketan 150 pilotari inguru aritu dira lehian, sei adin tartetan. Retegi frontoian jokatu dituzte partidak domeka arratsaldetan eta joan den domekan jokatu zituzten finalak. Infantil mailako finalean Igoa eta Okiñenak osatutako Irurtzungo bikotea izan zuten aurkari Iker Izagirrek eta Jokin Artetxek, eta gipuzkoarrek nagusitasunez irabazi zieten finala nafarrei, 18-4ko emaitzarekin.

Joan dena asteburu emankorra izan zen pilotari elgoibartarrentzat, Lagunak taldeko palistek ere Udaberri Txapelketako finala jokatu baitzuten.

2021 06 22 izagirre pilotaria txapeldun barainain b1

∞Lotura duten albisteak: