Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 06 19 paleta goma lagunak vs azkoitia udaberri finalaUdaberri Txapelketako gizonezkoen gomazko paletako finala jokatu zuten domekan, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Asier Gurrutxagak eta Mikel Arrietak osatutako Lagunak pilota eskolako bikoteak ezin izan zuen garaipena eskuratu etxean lehiatu ziren palista azkoitiarren aurka.

Iker Epelde eta Aratz Zabaleta bikote azkoitiarrak 25-10 irabazi zion Asier Gurrutxagak eta Mikel Arrietak osatutako bikoteari, Udaberri Txapelketako gomazko paletako binakako finalean.

Finala galdu arren, txapelketa ia perfektua egin du Lagunak taldeko bikoteak. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen Udaberri Txapelketaren lehen fasean 24 bikote lehiatu ziren, lau moltzotan banatuta, eta Gurrutxagak eta Arrietak jokatutako partida guztiak irabazi zituzten euren multzoan, C multzoan. Gero, final-erdietako kanporaketan, Pagazpe elkarteko bikotea (Errazti eta Urdanoileta) kanporatu zuten Ikastolako frontoian jokatutako neurketan, 25-19ko emaitzarekin irabazita. Finalerdietan Kuku taldeko Luisa eta Otero izan zituzten aurkari elgoibartarrek eta 25-18 irabazi zieten, hori ere etxean, Ikastolako frontoian, jokatutako partidan. Hortaz, partida bakarra galdu dute Gurrutxagak eta Arrietak, garrantzitsuena baina, finala.

2021 06 20 udaberri txapelketa pilota goma lagunak azkoitian

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza