275 umek hasi dute Udako Kirol Campusa

Barren.eus 2021ko eka. 21a, 11:12

Iazko etenaldiaren ostean, berriro martxan da Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Udako Kirol Campusa. Eguraldi eguzkitsua lagun, kirola eginez hasi dute oporraldia herriko 275 umek eta nerabek.

Pandemiagatik bertan behera laga zuten iaz Udako Kirol Campusa, baina laga zuten lekuan itzuli dira berriro: 275 umek eman dute izena aurten eta 268 izan ziren 2019an. Aurtengo campusa ohi baino luzeagoa izango da, lau astekoa izan beharrean bost astekoa izango baita, gaurtik uztailaren 23ra bitartean.

Kirolarekin, naturarekin eta lagunekin jolasten oporrak osasuntsu pasatzeko helburua du Kirol Campusak, antolatzaileen berbetan. Astelehenetik barixakura, 9:30etik 12:30era, Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetan, Ikastolako Frontoian eta herriko beste hainbat gunetan batuko dira kirolzale gaztetxoak (2006-2014 urte bitartean jaiotakoak) askotariko kirolak egiteko.

Lehen egunean Mintxetan elkartu dira parte hartzaile guztiak, eta campusa gidatuko duten hamasei monitoreek taldetan banatu dituzte. Kamisetak banatu ostean, taldeko argazkia atera dute eta kirola egiten hasi dira gero. Lehen egunerako egitarau bete-betea zuten: Padela, tenisa, eskalada, Hockeya, badmintona, eskubaloia, saskibaloia...

2021 06 21 udako kirol campusa mintxeta elgoibar hasiera barren moz

2021 06 21 udako kirol campusa hasi mintxeta elgoibar barren 1

2021 06 21 udako kirol campusa hasi mintxeta elgoibar barren 2

2021 06 21 udako kirol campusa hasi mintxeta elgoibar barren 3

2021 06 21 udako kirol campusa hasi mintxeta elgoibar barren 6

2021 06 21 udako kirol campusa hasi mintxeta elgoibar barren 4

2021 06 21 udako kirol campusa hasi mintxeta elgoibar barren 5