Diplomak eta garaikurrak banatuta amaitu dute denboraldia 40 +15 Tenis elkartean

Barren.eus 2021ko eka. 18a, 14:42

40 + 15 Tenis eta Padel Elkarteak denboraldiari amaiera emateko ekitaldia egin zuen atzo Mintxetan, eta pandemiagatik jokatu ez diren txapelketetan eskuratuko lituzketen garaikurrak eta diplomak banatu zizkieten tenis ikasleei.

40 + 15  elkarteko kide Luis Garciak azaldu duenez, eurentzat ere urte berezia izan da aurtengoa, baina ahal izan duten guztietan gauzatu dituzte entrenamenduak, eta denboraldian zehar eginiko lana eskertu nahi izan diete azken egunean diplomak eta garaikurrak banatuta. Ikasleen artean aurrerapen handiena egin duen jokalaria ere saritu zuten, eta Ainhoa Bustamantek jaso zuen sari hori, atzoko sari banaketara agertu ezin izan bazuen ere. Gorka Garaizabal kirol zinegotzi eta Udal Kirol Patronatuko presidenteak eta Ramon Mugica Patronatuko zuzendariak banatu zizkieten garaikurrak, elkarteko kideekin batera.

6 urtetik 16 urtera bitarteko ikasleak izan dituzte aurten Elgoibarko 40 + 15 Tenis eta Padel Elkartean.

2021 06 17 tenis ikasleak ikasturte amaiera 40 15 elgoibar barren 1