Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 06 15 laroita apostua kartela odria delaarada elgoibarMutrikuko portua, Elgoibarko plaza eta Karakate lotuko dituen erronka jokatuko dute Iker Odriak eta Antxon De La Aradak, ekainaren 26an.

LaRoita kuadrillako lagunak dira Odria zein De La Arada, kirolzaleak biak. Mutrikun hasiko dute erronka, portuan egingo duten 600 metroko igeriketa saioarekin. Bizikleta hartuko dute gero, Flysh-eko aldapatik irten portutik, eta Kalbarioko gainera igo ostean, Kalegoen plazan amaituko dute bizikletako zatia. Plazatik Karakate gaineraino igo beharko dute, bakoitzak nahi duen lekutik.

Lagunartean sortutako erronka dela azaldu du Antxon De La Aradak. “Iker [Odria] oso ondo moldatzen da bizikletan nahiz mendian korrika, eta halako erronka batean ni edo bera arituko ginen hobeto eztabaidan hasi ziren kuadrillako lagunak, eta hortik irten zen erronka hau, orain dela pare bat hilabete inguru. Eguna hurbildu ahala handitzen joan da hau dena, eta herriko paretetan kartelak ere pegatu dituzte kuadrillakoek, sare sozialetan kontuak sortu eta apostuak ere badabiltza egiten, ez bakarrik gure kuadrillakoen artean, beste kuadrilla batzuetara ere zabaldu baita erronkak sortu duen ikusmina. Polita izango da”, esan du. Erronkaren ostean Idotorbe bazkaltzeko asmoa dute lagun guztiek.

2021 06 15 apostua laroita kartela 1elgoibar

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza