Daniel Arenas eta Alejandro Gomez kirolarien historia eta Asterix txakurra, Helmuga programako protagonistak

Barren.eus 2021ko eka. 17a, 08:38

Joan zen urtarrilean buruko tumore batek jota zendu zen Alejandro Gomez korrikalari bikainaren txakurra, Asterix, izan zen ETB1eko 'Helmuga' saioan eman zuten erreportajeetako baten harietako bat. Hari horrek Alejandro eta Daniel Arenas elgoibartarra lotu ditu, eta beste hari sendo batek Alejandro bera eta Diego Garcia.

Kirolarien beste aldea erakusten duten erreportajeak lantzen dituzte Ana Ramos kazetariak aurkezten duen ETB1eko Helmuga saioan. Joan den domekan eman zuten azken atalean 'Alejandro eta Diego, betirako lagun' izan zen saioko erreportajeetako bat, non Daniel Arenasek Alejandro Gomezekin izan zuen harremanaz berba egiten duen.

Daniel Arenasek 2019ko Aste Santuan ezagutu zuen Alejandro Gomez galiziarra. Elgoibar eta Mugertza krosa oso maiteak zituen Gomezek, eta Arenasi ere eman zion oroitzapen on horien berri. "Pertsona maitatua zen Elgoibarren, eta Euskal Herri osoan" dio Arenasek. Goi mailako atletismoan lehiatzeari laga zionean txakurrekin aurkitu zuen bizipoza galiziarrak, haiekin korrika egitea zuen pasio. Daniel Arenas ere kirol horretan aritzen da azken aldian, eta txakurrekiko pasio horrek batu zituen biak; eta, Asterix txakurrak, Gomezek Arenasi oparitu zion txakurrak. Arenas txakur horrekin lehiatzen da bikejoring txapelketetan, eta Espainiako Txapelketa irabaztea ere lortu dute.

Hona hemen Helmuga saioko azken atalean eman zuten erreportajea:

 

∞Lotura duten albisteak: