85 neskak hartu zuten parte futbol campusean

Barren.eus 2021ko eka. 16a, 13:44

Neskak futbolera erakartzeko Futbol Campusa egin zuen C.D. Elgoibarrek joan den zapatuan, Mintxetan, eta agerian geratu zen badela futbolerako zaletasuna herriko neska gazteen artean, 9 eta 14 urte bitarteko 85 neskak hartu baitzuten parte.

C.D. Elgoibarreko eta Realeko teknikariek -Gorka Alvarez, Aintzane Encinas eta Iosu Diaz- gidatu zuten futbol campusa. Guztien laguntzarekin eta lanarekin emakumezkoen futbola indartzen jarraituko dutela azaldu dute C.D. Elgoibarreko futbol taldeko arduradunek. Realeko ordezkariak ere pozik daude futbol campusak eman zuenarekin. "Plazer bat izan zen larunbatean lan talde izugarri honekin aritzea eta ikaragarria nesken aldetik jasotako erantzuna. Eguneroko lanak bere uzta dakar eta garbi isladatzen da zuenean", adierazi du Gorka Alvarez Realeko teknikariak.

*Argazkiak: C.D. Elgoibar

2021 06 15 futbol campusa cd elgoibar mintxetan talde arg

2021 06 15 futbol campusa cd elgoibar mintxetan entrenatzaileegaz

2021 06 15 futbol campusa cd elgoibar mintxetan

2021 06 15 futbol campusa cd elgoibar mintxetan 2

2021 06 15 futbol campusa cd elgoibar mintxetan realeko ent sarituak kamiseta

∞Lotura duten albisteak