Herri kirol ezberdinak probatu dituzte Mendaroko umeek, profesionalen eskutik

Barren.eus 2021ko eka. 16a, 08:46

Txinga eroatea, sokatira, zaku lasterketak edo harri jasotzea moduko herri kirolak probatzeko aukera izan zuten Mendaroko umeek joan den zapatuan egin zuten herri kirolen egunean. Ernesto Ezpeleta 'Bihurri' eta honen seme Hodei aritu ziren irakasle lanetan.

Herri kirolen eguna antolatu zuen Mendaroko Udalak joan zen ekainaren 12an, Ernesto Ezpeleta Bihurrirekin elkarlanean eta Arno Guraso Elkartearekin laguntzarekin. HH5etik LH6ra arteko umeei zuzendutako ekimena izan zen eta gozatu ederra hartu zuten GoƱati pilotalekuan batu ziren haurrek, beheragoko argazki bilduman ikus daitekeen moduan. Gainera, luxuzko irakasleak izan zituzten, Ernesto eta Hodei Ezpeleta aita-semeak. Hurrengo egunean, domekan, Urrezko Aizkolari Txapelketa irabazi zuen Hodei Ezpeletak.

2021 06 12 herri kirolen eguna mendaro harrijasotzen 1

2021 06 12 herri kirolen eguna mendaro sokatira

2021 06 12 herri kirolen eguna mendaro txingak

2021 06 12 herri kirolen eguna mendaro hodei ezpeleta

2021 06 12 herri kirolen eguna mendaro harrijasotzen bihurri

2021 06 12 herri kirolen eguna mendaro sokatira 1zati

2021 06 12 herri kirolen eguna mendaro sokatira 2zatia