Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 06 05 maite maiora helmuga transpeneda geres arg iosu juaristiMaite Maiorak begiz jota du uztailaren 10ean Lleidako Pirinioetan jokatuko den munduko 'skyrunning' txapelketa (Skyultra, 68 kilometrokoa). Bere prestaketaren barruan, TransPeneda-Gères mendi lasterketan hartu zuen parte, joan den zapatuan, Portugalen.

Munduko trail lasterkari onenetarikoa den Carlos Sá portugaldarrak antolatutako proba 'Lau gazteluen lasterketa' moduan ere ezaguna da, eta TransPeneda-Gêres parke nazionalean barrena jokatzen da, paraje ikusgarrietan.
Maite Maiorak 58 kilometroko (3200 metroko desnibel positiboa eta 2400 metroko desnibel negatiboa) proban hartu zuen parte eta emakumezkoetan azkarrena izateaz gainera, sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu zuen, sei ordu, hamabost minutu eta hamazortzi segunduko denbora eginda.

Buff Epic Trail Munduko txapelketa gertu ikusten du mendaroarrak eta Portugalgoa "test ona" izan zela adierazi zuen proba amairu berritan. Distantzia laburragogo probetan lehiatzen aritu da azken aldian eta distantzia luzeagoko probetara itzuli da azken lasterketa honekin. Orain Espainiako Federazioaren deiaren zain dago, Munduko txapelketa jokatzeko deialdian sartuko duten jakiteko.

2021 06 05 maite maiora helmuga transpeneda geres arg iosujuaristi

 ∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza