Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 06 07 elene beristain cd elgoibar futbolariaClub Deportibo Elgoibar kirol taldeko infantilen taldean diharduen Elene Beristainek Realak antolatu dituen teknifikazio entrenamendu saioetan hartuko du parte. Taldeko arduradunek nabarmendu dute Realak estreinakoz deitu duela klubeko neska bat era honetako entrenamenduetan parte hartzeko.

Elgoibarko taldeak Realarekin du akordioa sinatuta eta urtero deitzen dituzte nabarmentzen diren jokalari gaztetxoak Realarekin entrenatzera joateko. Oraingoan, estreinakoz deitu dute taldeko neska bat, Elene Beristain, hain zuzen ere. Harro egoteko moduko berria dela adierazi dute C.D. Elgoibarreko arduradunek. Teknifikazio jardunaldi horietan jokalariek Realeko emakumezkoen futboleko teknikoekin lan egiten dute. Helburua da Realaren metodologia eta Zubietako instalazioak gertutik ezagutzea.

2021 06 07 elene beristain cd elgoibar futbolaria 1

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza