Herri kirolen eguna antolatu du Mendaroko Udalak zapaturako

Barren.eus 2021ko eka. 8a, 15:30

Herri kirolen eguna izango dute zapatuan, hilaren 12an, Mendaron. Udalak antolatu du, Ernesto Ezpeleta Bihurrirekin elkarlanean eta Arno Guraso Elkartearekin laguntzarekin.

HH5etik LH6ra arteko umeei zuzendutako eguna izango da, eta haurrek herri kirol ezberdinak probatzeko aukera izango dute, frontoian, 11:00etatik aurrera: txinga eroatea, sokatira, zaku lasterketak, harri jasotzea… Bukaeran, parte hartzen duten ikasle guztiek pintxo eta edari bana jasoko dute. Goizari azkena emateko, berriz, Hodei Ezpeleta herriko aizkolari gaztearen erakustaldiaz gozatzeko aukera izango dute haurrek.

2021 06 08 herri kirolak mendaro arno 2020

2021 06 08 herri kirolak mendaro arno 2020 txingak

∞Lotura duten albisteak: