Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 06 06 Ortega txirrindularitza kadeteaSasoiko dabiltza Elgoibarko Laboral Kutxako txirrindulari gazteak. Eneko Ortegak, esaterako, bigarren egin zuen domekan Bergaran jokatu zuten Gipuzkoako banakako erlojupeko txapelketan, eta Beñat Fernandezek Frantziako Bocage et de L'Erneeko Tourra jokatuko du asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin. Bi eguneko proba da eta Frantziako Koparako puntuagarria.

 Kadeteek bi lasterketa izan dituzte asteburuan, Gipuzkoan. Zumaiako Saria lasterketa jokatu zuten zapatuan, 55 kilometrokoa, eta bigarren sailkatu zen Elgoibarko Laboral Kutxako Eneko Ortega, irabazlearengandik segundu batera. Ia lasterketa osoan ihes eginda ibili zen Ortega, 40 bat kilometroan bai, baina hamar kilometroren faltan harrapatu zuen Raul Ostiz Gama-Muruzabal-Erro y Eugui taldeko txirrindulariak eta aurrea hartu zion. 1:25:22ko denboran osatu zuen Ostizen ibilbidea eta segundu batera sartu zen Ortega helmugan. Hirugarren, Vlad Rares Chira sailkatu zen, Dinuy taldeko txirrindularia. Bost segundora sartu zen helmugan.

2021 06 06 eneko ortega bigarren zumaia saria elgoibar lagun taldea

Atzo, berriz, Gipuzkoako Banakako Erlojupeko Txapelketa jokatu zuten Bergaran. 90 txirrindularik parte hartu zuten lasterketan, eta 7,2 kilometroko ibilbidea osatu zuten, bata bestearengandik hogeita hamar segundura irtenda. Zatika Goifiber taldeko Gari Ugarte izan zen azkarrena, 10:46ko denborarekin. Haren atzetik sailkatu zen Eneko Ortega Laboral Kutxakoa, bederatzi segundura, eta Vlad Rares Chira, Diny taldekoa, sailkatu zen hirugarren postuan. Aritz Esnaola Lagunak Taldeko txirrindulari mendaroarrak hogeigarren egin zuen sailkapen nagusian.

 
 • Beñat Fernandez, Gipuzkoako selekzioarekin
 
Beñat Fernandez jubeniletan ari da lehiatzen, Elgoibarko Laboral Kutxa taldearekin, eta asteon Gipuzkoako hautatzaileak deitu du asteburuan Frantziara joateko. Bocage et de L'Erneeko Tourra jokatuko dute zapatuan eta domekan, eta hantxe izango da txirrindulari mendaroarra.

Aipatzekoa da, era berean, juniorretan, Jokin Amorrostak Seguruan eskuratu zuen zortzigarren postua ere. Bellota-Goierriko Nicolas Alustizak irabazi zuen lasterketa, 2:08:53ko denboran osatuta 83 kilometroko ibilbidea eta Imanol Aceña (Iridoi-Alimco) eta Mikel Uncilla (Quesos Albeniz) sailkatu ziren haren atzetik. Elgoibarko taldeko Jokin Amorrostak zortzigarren egin zuen eta irabazleak baino 2 minutu eta hogeita bat segundu gehiago behar izan zituen helmugaratzeko.

2021 06 06 Beñat Fernandez txirrindularia

 
 
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza