Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 05 26 josebaetxebe athletic filiala entrenatzaileaAzken bi denboraldietan Athleticeko bigarren taldea zuzendu du Joseba Etxeberria elgoibartarrak, eta bietan eraman du taldea Bigarren Mailara igotzeko faseetara, mailaz igotzeko helburua lortu ez duten arren.

Athleticek jakitera eman duenez, Joseba Etxeberria Bilbao Athleticeko entrenatzaileak gaur goizean jakinarazi dio klubari ez duela jarraituko taldea entrenatzen. Entrenatzaile elgoibartarrak filialaren kirol lorpenetan modu garrantzitsuan lagundu duela nabarmendu du talde zuri-gorriak. Taldea Bigarren Mailara igotzeko sailkapen faseetara sailkatu da azken bi denboraldietan. CD Badajozek kanporatu zuen aurreko denboraldian, eta oraingoan Burgosek kanporatu du. Aurrera egiteko garaipena behar zuten zuri-gorriek, joan den domekan Burgosen jokatu zuten partidan, baina 1-0 galdu zuten luzapenean erabaki zen partidan. Hala, Burgosek, Amorebietak, Sansek eta Eivissak lortu dute LaLiga SmartBankera igotzea.

Athleticek filialetik lehen taldera pasa diren jokalariak trebatzen eginiko lana eskertu eta aitortu dio Etxeberriari. "Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Joseba Etxeberriari; izan ere, futbolari gisa ikono bat da, eta, ondoren, teknikari gisa bere profesionaltasuna eta dedikazioa kolore horien alde eman du. Halaber, zorte osoa opa dio etorkizunean futbolean egingo duen ibilbidean".

Athleticen partida gehien jokatu dituzten jokalarien zerrendan hirugarren tokian dago Joseba Etxeberria (Elgoibar, 1977), 514 partidarekin. Iribar eta Rojo bakarrik ditu aurretik. Entrenatzaile lanetan ere ibilbidea oparoa egiten ari da Etxeberria. Athleticeko kadeteak entrenatzen hasi zen, gero jubenilak, Baskonia, Amorebieta, Tenerife, eta Bilbao Athletic izan da entrenatu duen azken taldea.

Hona hemen Joseba Etxeberriak bere sare sozialetara igotako argazkia eta mezua:

2021 05 26 joseba etxeberria bilbao athletic agur mezua twitter

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza