Udaberri Pilota Sariko bi partida jokatuko dituzte barikuan Mendaron

Barren.eus 2021ko mai. 26a, 13:58

Hainbat pilota partidez gozatzeko aukera izango da barikuan (maiatzak 28) Mendaroko Goñati pilotalekuan.

Batetik, Udaberri Pilota Sariko bi partida jokatuko dituzte, 18:30etik aurrera. Lehenengoan, kadete mailako ligaxkako lehia jokatuko dute. Haitzart Iraolagoitia pilotari mendaroarrak eta Ibon Ibarra eibartarrak osatutako bikoteak Andoaingo Gazteleku taldeko bikotea izango dute aurkari, Gaztañagak eta Arrillagak osatutakoa. Lau jardunaldi jokatu ostean, kadeteetako bigarren mailako sailkapeneko lehen postuan daude andoiandarrak eta laugarrengoan Iraolagoitia eta Ibarra. Bestetik, bigarren partidan, nagusien 1. mailako partida jokatuko dute Eibarko eta Lazkaoko pilotariek.

 • Pilota eskolakoen arteko partidak
Pilota jaialdia borobiltzeko, Mendaroko pilota eskolako pilotarien arteko partidak antolatu dituzte. Eskuz binakako bi partida eta buruz buruko bat jokatuko dituzte, 17:00etatik 18:00etara bitartean.

∞Lotura duten albisteak: