Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 10 30 pala misto finala orokorJendetza batu da gaur iluntzean Kalegoen plazako frontoian jokatu den bigarren Pala Misto Txapelketako finala ikustera. Lara Urainek eta Julen Salaberriak osatutako bikoteak 22 eta 19 irabazi dio Olatz eta Igor Txurruka anai-arrebek osatutakoari.

Partida serioa jokatu dute finalera ailegatu diren lau pilotariek. Tanto luze eta parekatuak jokatu dituzte eta ordubetetik gorako partida izan den arren, inork ez zuen amore eman nahi. Markagailuan berdinduta joan dira uneoro eta azken txanpara ere halaxe iritsi dira. Hemeretzinako berdinketaren ostean, baina, hiru tanto jarraian egin dituzte Larak eta Julenek, eta eurentzat izan da garaipena.
Hamazortzi bikotek hartu dute parte aurtengo txapelketan, eta guztiek jaso zuten oroigarri bana finalaren ostean egin zuten sari banaketa ekitaldian.

•Errifako zenbaki sarituak

Txapelketak iraun duen bitartean saldu dituzten errifen zozketako zenbaki sarituak ere jakinarazi dituzte antolatzaileek. Bi afari zotz egiten zituzten. 430 zenbakiaren jabeak eskuratuko du Ibai-Ondo jatetxeko afaria (906 zenbakia da ordezkoa); eta, 659 zenbakiaren jabeak irabaziko du Sigma jatetxeko afaria (ordezko zenbakia: 756)

2015 10 30 pala misto finala 4ak

2015 10 30 pala misto finala2

2015 10 30 pala misto finala 1

2015 10 30 pala misto finala ikusleak

2015 10 30 pala misto finala lara

2015 10 30 pala misto finala larav1

2015 10 30 pala misto finala irabazleak agintariiegaz

2015 10 30 pala misto finala txapelagaz

2015 10 30 pala misto finala txapeldunorde

2015 10 30 pala misto finala danak

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza