Mendaroko bigarren Padel Txapelketan izena emateko epea maiatzaren 23an amaituko da

Barren.eus 2021ko mai. 20a, 12:14

Domekara arte egongo da zabalik Mendaroko II. Padel Txapelketan izena emateko epea. Txapelketa ekainean eta uztailean jokatuko dute Andoneikua parkean dagoen padel pistan.

Padel txapelketan izena eman nahi dutenek honako telefono zenbakietara deitu behar dute: 695 726 170 edota 669 947 572.

Bikoteko 20 euro ordaindu behar dira. Bikote bakoitzak, gutxienez, bi partida jokatuko ditu.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekaina eta uztailean jokatuko da txapelketa, baina hasiera data zehatzaren berri aurrerago emango dute.

∞Lotura duten albisteak: