Iñigo Lariz eta Iñaki Gorosabel sailkapen nagusiko goi aldean ailegatu dira Green Series BTT txapelketaren erdira

Barren.eus 2021ko mai. 19a, 11:17

Green Series mendi bizikletako txapelketarako laugarren proba puntuagarria jokatu zuten maiatzaren 9an, Zallan. Gobike taldeko txirrindulariak aurreneko postuetan sailkatu ziren oraingoan ere.

Iñigo Larizek laugarren egin zuen Zallan jokatutako lasterketan, Master 30 kategorian; eta, Iñaki Gorosabelek 7. postua eskuratu zuen Master 50 mailan. Zortzi probek osatzen dute Green Series XCO txapelketa, eta hurrengoa, bosgarrena, Lezaman jokatuko dute domeka honetan, maiatzaren 23an.

Txapelketaren ekuadorrera iritsita, sailkapen nagusiko hirugarren postuan dago Iñaki Gorosabel, bere adin tartekoen artean, 530 punturekin. 630 ditu liderrak, Jesus Angel Espadak. Lariz bosgarren postuan ageri da Master 30 kategoriako sailkapen nagusian, 480 punturekin. 700 puntu ditu lehen postuan dagoen Iñaki Carrok.

2021 05 09 green series btt zalla lariz arg iñigo alonso

∞Lotura duten albisteak: