Hernanik eta Haundik bihar jokatu beharreko partida bertan behera, positibo batengatik

Barren.eus 2021ko mai. 14a, 14:15

Haundik eta Hernanik final-laurdenetako kanporaketako itzulerakoa jokatu behar zuten bihar, hilak 15, Hernaniko Zubipe futbol zelaian, baina lehia bertan behera utzi dute jokalari batek positibo eman duela-eta.

COVID19 kasu bat atzeman dutela eta bertan behera gelditu da Hernanik eta Haundik jokatu beharreko partida. Datorren asteburura atzeratzea erabaki du Gipuzkoako Futbol Federazioak. Ohorezko Erregional Mailatik Hirugarren Mailara igotzeko kanporaketa jokatzen dihardute elgoibartarrek eta hernaniarrek. Joan zen zapatuan jokatu zuten final-laurdenetako kanporaketako joanekoa, Mintxetan, eta 0-2 irabazi zuen Hernanik.

∞Lotura duten albisteak: