Irteera eta helmuga Kurutz Gain industriagunean izango ditu Mendaroko Txirrindulari Elkarteak Mendaroko Udalaren laguntzarekin antolatutako probak, baina bizi dugun egoera dela-eta, jende pilaketak sahiesteko irteera eta helmuga puntura ez gerturatzeko eskatu dute antolatzaileek. 16:15ean hasiko da lasterketa eta 59 kilometroko ibilbidean Elgoibar, Soraluze, Bergara eta Arrasate igaroko dituzte, besteak beste.