'Neska gazteak tertulian: emakumea eta kirola' izenburuko solasaldia antolatu du Narrutsik-ek

Barren.eus 2021ko mai. 10a, 08:44

Barikuan, maiatzaren 14an izango da saioa, 18:30ean, Sutegixa gaztetxian. Solasaldia bukatu ostean, 20:00etan, Elgoibarko neska gazteen mendi taldea sortzeko batzar irekia egingo dute.

Interesdunek izena eman behar dute honako loturan sartuta: https://forms.gle/zJ5Cz14BfPuafwNN7