Haundik Hernaniren aurka jokatuko du zapatuan final-laurdenetarako kanporaketako joanekoa, Mintxetan

Barren.eus 2021ko mai. 6a, 09:43

Ohorezko Erregional Mailako ligako lehen fasea hirugarren postuan amaitu du Haundik, eta hortaz, beste multzoan bigarren sailkatu den Hernaniren aurka jokatuko du Hirugarren mailarako igoera fasea.

Zapatuan, hilak 8, jokatuko dute final-laurdenetako kanporaketako joaneko neurketa, Mintxetan (16:30). Final laurdenak eta finalerdiak joaneko eta bueltako partiduan erabakiko dira eta finala berriz, partida bakarrera. Hirugarren Mailara igotzea izango da irabazlearen saria.

Lehen fasea joan den asteburuan amaitu zen, Mutrikuk eta Bergarak jokatu zuten atzeratutako partidarekin. Bergararrek lortu zuten garaipena, 3-4 irabazita. Emaitza horrekin, hirugarren postuan bukatu zuen Haundik sailkapenean.

Gainerako kanporaketei dagokionez, honako hauek dira norgehiagokak:

  • Aretxabaleta K.E. UDA - Beti Gazte
  • Añorga K.K.E - Bergara K.E.
  • Zarautz K.E - Eibar S.A.D.

C.D. Elgoibarreko beste bi taldek ere etxean jokatuko dituzte euren partidak. Emakumeen taldeak Santo Tomas Lizeoaren aurka jokatuko du domekan, 12:00etan hasita, Mintxetan. Ohorezko Mailan diharduen jubenilen taldeak zapatuan jokatuko du, 11:30ean.

∞Lotura duten albisteak: