Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 05 01 paula calvo irun igeriketaSelekzio Autonomikoen Arteko Espainiako Igeriketa Txapelketa jokatuko dute, maiatzaren 21etik 23ra, Kataluniako Lloret de Mar herrian. Eskolarteko mailan diharduten igerilarientzako txapelketa izango da, eta hamasei igerilari lehiatuko dira han euskal selekzioa ordezkatuz. Horien artean izango da Paula Calvo Villalobos (2009, Elgoibar).

Eibar Igerixan kirol klubeko kidea den igerilari elgoibartarrak 100 metro libreetako proban lehiatuko da Lloret de Marren jokatuko duten Espainiako Txapelketan. Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak antolatuta, marken kontrolerako alebin mailako jardunaldia egin zuten, joan den maiatzaren 1ean, Irungo Azken Portu igerilekuan, eta Paula Calvok jardunaldi horietan lortu zuen Espainiako txapelketarako sailkatzea. Azkarrena izan zen 100 metro libreetako proban, minutu bat, zazpi segundo eta 18 ehuneko denbora eginda. Hala, Euskadiko Igeriketa Federazioak Espainiako Txapelketarako osatu duen taldean sartu da Paula Calvo.  

Iker Calvo igerilariaren arreba da Paula, eta anaia moduan, lehiarako dohainak dituela erakutsi du.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza