Finala irabazitzat eman diote Haitzart Iraolagoitiari, aurkaria konfinatuta dagoelako

Barren.eus 2021ko api. 30a, 14:20

Joan zen barikuan Ibon Ibarrari irabazita sailkatu zen Haitzart Iraolagoitia kadeteen bigarren mailako lau t'erdiko txapelketarako eta bihar zuen jokatzekoa finala Zumaian, baina aurkaria, Aritz Olaizola, konfinatuta dago, eta ondorioz, finala irabazitzat eman dio Gipuzkoako Pilota Federazioak.

Lehenengo aldia zuten bi pilotariek finalerako sailkatzen zirela, eta finalak baliorik izan ezta ere, jokatu nahiko lukeela adierazi du zumaiarrak eta prest agertu da mendaroarra, bai eta federazioa ere. Partida hori, Olaizolak konfinamendua amaitzen duenean jokatuko dute, Zumaian.

2021 04 30 Haitzar iraolagoitia finalaurrekoa lagun

 ∞ Lotura duten albisteak: