Elgoibarko Alcorta enpresak babestuta jokatu du Eibarrek Realaren aurkako derbia

Barren.eus 2021ko api. 27a, 13:36

Gipuzkoako derbia jokatu zuten atzo Eibarrek eta Realak, Ipuruan. Eibar taldeko jokalariek Alcorta Forging Group enpresa elgoibartarraren logotipoa eraman zuten elastikoaren aurrealdean.

Azken urteetan S.D. Eibar kirol taldearekin elkarlanean aritu da Alcorta Forging Group, eta biek akordioa adostu zuten Eibarrek eta Realak ligako 32. jardunaldian jokatu zuten partidarako. Akordio horren arabera, Alcorta izan zen Eibarren babesle nagusia Realak 0-1 irabazi zuen derdian, eta enpresaren logotipoa elastikoan eraman zuten jokalariek. Gogoratu behar da Sanloko senior mailako talde nagusiaren babeslea ere badela Alcorta.

Avia babeslearekin zuen harreman komertzialaren amaitu ostean, era honetako ekimen gehiago egin ditu Eibarrek denboraldi honetan, eta eurekin elkarlanean aritu diren inguruko enpresa gehiagok ere izan dute lehen mailako partidetan Eibarko babesle izateko aukera. Alyco Tools, S.A. enpresak, esaterako, Eibar babestu zuen talde armaginak Real Madrilen aurka Alfredo Di Stefano futbol zelaian jokatu zuen ligako 29. jardunaldiko partidan. Era berean, Eibarrek Bartzelonaren aurka jokatuko duen ligako azken partidan ere Alyco izango da talde eibartarraren babeslea. Alyco enpresa Elgoibarren sortu zen duela 100 urte baino gehiago, gaur egun egoitza Itziarren duen arren.

2021 04 27 real madri sd eibar 662x372a