Haitzart Iraolagoitia pilotari mendaroarra finalerako sailkatu da kadeteen bigarren mailako lau t'erdiko txapelketan

Barren.eus 2021ko api. 24a, 09:36

Ibon Ibarra eibartarraren kontra lehiatu zen atzo Haitzart Iraolagoitia pilotari mendaroarra kadeteen bigarren mailako lau'erdiko txapelketako finalerdietan, eta 22 eta 18ko emaitzarekin gailendu zen mendaroarra. Hala, Mendebaldeko Txapelketako finalerako sailkatu da.

Finala datorren astean jokatuko dute, Gipuzkoan, baina oraindik ez dute zehaztu noiz eta zein herritan. Kadeteen bigarren mailan 55 mutil lehiatu dira guztira Gipuzkoan.

Hiru maila bereizten dira pilotan, kadeteetan, 1,2 eta 3, eta bigarren mailakoetan ari da lehiatzen Haitzart Iraolagoitia. Maila bakoitzeko lehenengo bi sailkatuek azken fasea jokatzen dute Gipuzkoako Txapelketarako. 3,4,5, eta 6. sailkatutakoek Mendebaldeko eta Ekialdeko txapelketak jokatzen dituzte.  Eta Iraolagoitia Mendebaldeko txapelketa jokatzen ari da, eta atzo irabazita, finalerako sailkatu da.

Partida estua izan zen atzokoa. Markagailuan atzetik jarri zen Iraolagoitia hasi eta berehala, baina ez zuen etsi, eta 18 tantotan utzi zuen Ibarra, iaz binanakoan bikotekide izan zuena. Ondo ezagutzen dute bi pilotariek elkar esan bezala, elkarrekin aritukoak direlako, Ibon Ibarra aurrelari lanetan eta Haitzart bera atzelari lanetan. Hain justu ere, bikote izango dira datorren astean hastekoa den Udaberriko Txapelketan. 

2021 04 23 Haitzar finalaurrekoak

2021 04 24 pilota haitzar

 
2021 04 24 pilota finalaurrekoak zaleak
 
 
2021 04 23 haitzart zaleekin pilota