Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 04 17 gaurve asesores mailari eutsi taldea sanloDenboraldi hasierako helburu nagusia bete du Gaurve Asesores taldeak: mailari eustea. Liga amaitzeko jardunaldi baten faltan lortu dute.

Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatuko du Sanloko senior emakumezkoen talde nagusiak datorren denboraldian ere. Kukullaga Etxebarri taldeari 24-22 irabazi zion Gaurvek joan den zapatuan Olaizagan, eta emaitza horri esker mailari eustea ziurtatu du matematikoki, liga amaitzeko jardunaldi baten faltan. Une honetan 11. postuan (14 talde daude B multzoan) sailkatuta daude elgoibartarrak, 16 punturekin. Jokatutako 25 partidetatik zazpi irabazi, bi berdindu eta hamasei galdu dituzte.

Denboraldia oztopoz betea izan dela azaldu dute taldeko arduradunek, baina, "zailtasun guztiak gainditzen" asmatu dutela ere bai, besteak beste, pandemia, harmailetam zalerik gabe jokatzea, hainbat partida atzeratu behar izana koronabirusa dela-eta, eta lesioak. "Klubak gure jokalari guztiak zoriondu nahi ditu, izan ere, beti izan dute fedea euren aukeretan, gogor lan egin dute entrenamenduetan eta adoretsu lehiatu dira partidetan, exijentzia handiko maila honetan jokatzeko esperientzia gutxi zuten arren. Ez dugu ahaztu nahi Igor Lizarralde gure entrenatzaileak eginiko lan bikaina, Lorearen eta Xabirekin batera, jokalari talde bikain hau maisuki gidatzen jakin baitute", esan dute.

Espainiako Eskubaloi Federazioak 2020/21 denboraldian Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatzeko aukera eman zion Sanlori, eta onartu egin zuten. Gogora ekarri behar da 2015-2016 denboraldian maila horretan jokatzeari uko egin ziola Sanlok,  jokalarien belaunaldi-aldaketagatik, bereziki.

∞Lotura duten albisteak:

2021 04 17 gaurve asesores mailari eutsi taldea sanlo 1

2021 04 17 gaurve asesores mailari eutsi taldea sanlo 2

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza