Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 04 15 kirol campusa elgoibar udala arku tiraketaElgoibarko Udal Kirol Patronatuak Udako Kirol Campusa antolatu du uda sasoirako, 7 eta 15 urte bitarteko haurrei zuzenduta (2006-2014 urte bitartean jaiotakoak). Kirol Campusa ekainaren 21etik uztailaren 23a arte egingo dute.

Izena emateko epea apirilaren 19tik maiatzaren 28ra artekoa izango da, eta interesdunek Olaizaga kiroldegian bertan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora idatziz eman ahal izango dute izena. Patronatuko bazkideentzat kuota 128,50 eurokoa izango da, eta bazkide ez direnentzat, 141 eurokoa.

Kirol Patronatutik ohartarazi dutenez, prebentzio, osasun eta segurtasun neurri guztiak bermatuko dituzte ekintza guztietan eta jarduera gehienak aire librean edo azalera handiko instalazioetan egingo dira, besteak beste, Mintxetako kirol instalazioak eta igerilekuak, Olaizaga eta IMH kiroldegiak, Ikastolako frontoia eta herriko beste hainbat gune erabiliko dituzte kirolerako. Hainbat kirol egiteko aukera izango dute herriko haurrek, besteak beste, atletismoa, bizikleta, arku tiraketa, futbola, eskubaloia, herri kirolak, saskibaloia, frontoiko jolasak, mendi urteerak, patinajea, tenisa, padela edo spinning-a.
Pandemia dela eta, iaz udako kirol campusa antolatu ez bazen ere, honek harrera ezin hobea izaten du herriko haurren artean. 2019an, esaterako, 285 haur eta gaztek hartu zuten parte.

2021 04 15 2019 06 24 udako kirol campus hasiera elgoibar danak

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza