Eibar liderraren bisita jasoko du Haundik

Barren.eus 2021ko api. 14a, 16:14

Ohorezko erregional mailako bigarren multzoko liderarren bisita jasoko du Haundik, zapatu honetan (16:30), Mintxeta futbol zelaian.

Eibartarrek 12 puntu dituzte sailkapenean, lau partida irabazi, eta beste bat galdu eta gero. Haundi hirugarren postuan sailkatuta dago, 10 punturekin. Txuri-gorriek hiru partida irabazi duituzte, bat galdu eta beste bat berdindu, azken hori Mutrikuren aurka, jokatutako azken jardunaldian. Hortaz, Lauko finalerako sailkatzeko partida erabakigarria izango da zapatukoa. Izan ere, multzo bakoitzeko lau onenek Lauko Finala jokatuko dute maiatzean eta ekainean. Finala ekainaren 13an jokatuko dute. Irabazleak Hirugarren Mailan jokatzeko txartela eskuratuko du.

Auzokoen aurkako derbia zalerik gabe jokatu beharko dute oraingoan ere. Multzoko liderrak izateaz gainera, gol gutxien jaso dituen taldea ere bada Eibar, bi gol bakarrik sartu baidizkiete liga txapelketari berrekin ziotenetik. Sartu berriz, hamalau gol sartu dituzte. Haundik zortzi gol sartu ditu orain arte jokatutako bost partidetan eta sei jaso.

 • C.D. Elgoibarko jokalari gaztetxoak Realaren entrenamenduetan
C.D. Elgoibarren diharduten alebin mailako sei jokalari deitu ditu azken deialdietan Realak. Talde txuri urdinak antolatutako entrenamenduetan parte hartu dute, Zubietan, Gipuzkoako beste hainbat herritako jokalari gaztetxoekin batera. Honako hauek dira Elgoibartik joan ziren jokalariak: Josu Alvarez, Aitor Aranzabal, Mikel Mir, Estanis Mugerza, Jabo Fernandez eta Acherab Chaib.

2021 04 13 cd elgoibar alebinak realarekin

∞Lotura duten albisteak: