Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 04 11 balentziaga memoriala imanol alvarez 7 eiserhirumet podiumValentziaga Oroitzarrearen 50. edizioa jokatu da gaur, afizionatuen mailan dagoen proba garrantzitsuenetakoa, eta Imanol Alvarez elgoibartarrak zazpigarren egin du sailkapen nagusian eta bera izan da Gipuzkoako txirrindulari onena. Lasterketan, estatuko elite mailako eta 23 urtez azpiko txirrindulari onenak lehiatu dira.  

 Afizionatuen mailako estatuko probarik garrantzitsuenetakoa da Valentziaga Oroitzarrea, eta gaur ere elite mailako eta 23 urtez azpiko txirrindulari gazte onenak izan dira Eibarren. Asko dira Eibarren irabazita profesionaletara zuzenean jauzi egin duten txirrindulariak, besteak beste Oscar Freire munduko txapelduna, eta hainbat itzuli irabazitako Joaquin Rodriguez, Julian Gorospe, Unai Osa edota gaur egun oraindik maila ona ematen ari den Mikel Nieve esaterako. Eta gaur ere, txirrindulari gazte onenak batu dira irteeran. Goizeko 9:30ean abiatu dira txirrindulariak Eibarko Untzaga plazatik, eta 153 kilometroko ibilbidea osatuta 13:30ak pasatxo iritsi dira aurrenekoak helmugara, Arrateko gainera. 25 taldetako 175 txirrindularik osatu dute tropela, eta bost mendate gainditu behar izan dituzte bidean: 1. mailako Ixua eta Usartza eta 3. mailako Itziar, Aia, eta Aiastiako gaina.

Ezaugarri gogorreko lasterketa da Valentziaga Oroitzarrea eta gaur, eguraldiak, are gogorragoa egin du. Maila gorena erakutsi dute txirrindulariek. Lizarte taldeko Pau Miquel txirrindulari kataluniarra izan da helmugaratzen lehenengoa (3:53:05) eta haren taldekide Igor Arrieta (Jose Luis txirrindulari profesionala izandakoaren semea) sailkatu da bigarren (1:28 segundora). Gomur taldeko Pablo Uriak egin du hirugarren. Imanol Alvarez elgoibartarrak, Eiser Hirumet taldeko txirrindulari gazteak, zazpigarren egin du sailkapen nagusian, irabazlearengandik bi minutu eta 28 segundora helmugaratuta. Denboraldi bikaina osatzen ari da Alvarez, punta-puntako txirrindularia dela erakutsiz. 

2021 04 11 balentziaga memoriala imanol alvarez 7 eiserhirumet

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza