Gobike taldeko txirrindulariak emaitza onekin itzuli dira Green Series BTT irekiko lehen probatik

Barren.eus 2021ko mar. 31a, 09:54

Mendi bizikletako probarik garrantzitsuenetarikoa da Green Series XCO irekia. Erandion, Akarlandan, eman zioten hasiera zapatuan zortzi lasterketaz osatutako txapelketari. Gobike taldeko Iñaki Gorosabelek eta Iñigo Larizek emaitza onak eskuratu zituzten BTTko modalitate olinpikoan jokatzen den proban.

Iñaki Gorosabel Laspiurrek bosgarren postua eskuratu zuen 50 urtetik gorakoentzako Master 50 kategorian, eta bederatzigarren postuan sailkatu zen Iñigo Lariz Azkue Master 30 kategorian. Egoitz Egiarte izan zen azkarrena 30 urtetik gorakoen artean.  (ikus sailkapenak)

Bizkaiko hainbat txirrindulari elkartek elkarlanean antolatzen dute Green Seriex XCO Irekia. Aurten Bizkaian jokatuko dituzte proba guztiak: Erandion (martxoak 28), Bilbon (apirilak 11), Gorlizen (apirilak 25), Zallan (maiatzak 9), Lezaman (maiatzak 23), Ortuellan (ekainak 6), Barakaldon (ekainak 20) eta Balmasedan (uztailak 4).

BTTko modalitate olinpikoan jokatzen dituzte proba hauek, bost edo sei kilometroko ibilbideetan hainbat itzuli eginez, kategoriaren arabera.

2021 03 29 gobike green series b1