Iban Gonzalezek hirugarren egin zuen Kantabrian jokatu zuten master mailako txirrindulari lasterketan

Barren.eus 2021ko mar. 16a, 13:35

Master mailako txirrindularientzako Angel Martinez "El Cartero"ren oroimenezko txirrindulari lastekerta jokatu zuten, domekan, Ampueron (Kantabria, Espainia), Cantabria Challenge probarako lehen lasterketa puntuagarria. Gobike taldeko Iban Gonzalezek hirugarren postua eskuratu zuen sailkapen nagusian, eta bigarren postua Master 30 kategorian.

Guztira 126 txirrindulari lehiatu ziren euritan jokatu zen lasterketan, eta Pablo Rodriguez (kaphecc) izan zen azkarrena 75,6 kilometroko ibilbidea osatzen, 2:01:24ko denborarekin. Segundo bateko aldea atera zion helmugan bigarren sailkatuari, Jose Maria Hernandezi (Cares Deva) eta bost segunokoa hirugarren egin zuen Iban Gonzalez (Gobike) txirrindulari elgoibartarrari. Bost lagunen arteko sprintean azkarrena izan zen Gonzalez (ikus sailkapena). Azaldu duenez, lasterketako hamargarren kilometroan tropeletik ihes egitea lortu zuen hirukote batek, eta bi minutu inguruko aldea izatera ere ailegatu ziren. Gonzalezek azken kilometroetan laga zuen atzean tropela, lasterketa burua harrapatzeko. Gonzalez anaiak, Iban eta Jorge, izan ziren Gobike taldeko ordezkariak Ampueron. Gainerako taldekideak zarauzarrak eta getariarrak dira. Jorge erori egin zen 5. kilometroan eta lasterketa bertan behera laga behar izan zuen.

Datorren asteburuan Nafarroako Monjardin herrian lehiatuko dira Gobike taldeko txirrindulariak, Bodegas Monjardin Sarian.

2021 03 14 iban gonzalez gobike podium elgoibarampuero master txirrindularitza