Kirol Campusa egingo dute Aste Santuan

Barren.eus 2021ko mar. 4a, 11:11

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak XII. Aste Santuko Kirol Campusa antolatu du, eta bariku honetan, martxoaren 5ean, zabalduko dute izena emateko epea.

Aste Santuko oporraldirako antolatu duten kirol campusa jonako egunetan egingo da: martxoaren 29an, 30ean eta 31n eta apirilaren 6an, 7an, 8an eta 9an. Ordutegiari dagokionez, 9:30etik 12:30era izango dira saioak. Egun horietan, hainbat kirol egiteko aukera izango dute ume eta gaztetxoek: atletismoa, tenisa, padela, mendi irteerak, slackline-a, jarduera fisikoa, mendi bizikleta eta skate/surfskate.

Taldeak gehienez hamabi haurrez osatuta egongo dira, eta kirol jarduera guztiak aire librean egingo dituzte, Covid19aren aurkako segurtasun neurriak bermatuz. Ezinbestekoa izango da musukoa erabiltzea, segurtasun distantzia mantentzea, edota dagozkion higiene neurriak betetzea.

Izen ematea martxoaren 5etik 22ra bitartean egongo da zabalik eta Olaizaga kiroldegian bertan apuntatu ahal izango da. Prezioa 44,50 eurokoa izango da Patronatuko bazkideentzat eta 49,50 eurokoa bazkide ez direnentzat.

Ikus hemen Aste Santuko Kirol Campusaren PROGRAMAZIOA -PDF-

2021 03 04 kirol campusa elgoibar udala kartela