Udal Kirol Patronatuko ikastaro berriak probatzeko aukera dago izena eman baino lehen

Barren.eus 2021ko mar. 3a, 10:10

Hainbat ikastaro berri martxan jartzeko asmoa du Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, martxoan, eta horiek zelakoak izango diren probatzeko doako saioak antolatu ditu, martxoaren 9tik 11ra. Honako ikastaroak prestatu dituzte: "Emakume korrikalariak", "Entrenatu kalean", "TRX" eta GAP.

Ikastaroak probatzeko debaldeko saio horietan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea, Olaizaga Kiroldegiko zein Mintxetako harreran, edo 943 744 415 telefono zenbakira deituta. Hona prestatu dituzten kirol ikastaroak eta bakoitzaren inguruko xehetasunak:

  • "Emakume korrikalariak" ikastaroan, emakumeak taldean arituko dira korrika Mintxetan, irakasle baten gidaritzapean, eta ordubeteko saioak egingo dituzte; astean bitan: astelehenetan eta asteazkenetan. Bi ordutegi izango dituzte aukeran, 9:15ean edo 17:30ean. Distantziak mantenduko dira eta musukoa erabiliko da korrika egiteari lagatzen diotenean. Izena eman auretik probatzeko saioa martxoaren 10ean, asteazkena, egingo dute Mintxetan, 17:30ean hasita.
  • "Entrenatu kalean" ikastaroan entrenamendu funtzionala landuko dute aire librean. Gorputza indartzea eta kirol-errendimendua hobetzea izango dira helburuak, horretarako era askotariko materialak erabilita: mankuernak, bosu, errusiar pisua, banda elastikoak, sokak, e.a. Ikastaro honetan ere musukorik gabe egingo da jarduera fisikoa, eta ariketen intentsitatea jeisten denean jantziko dute. Bi ordutegi eskainiko dituzte, asteartetan, 18:00etan, eta ostegunetan, 9:15ean. Ikastaro hau probatzeko bi saio eskainiko ditu Udal Kirol Patronatuak, martxoaren 9an, asteartean, 18:00etan, eta martxoaren 11n, osteguna, 9:15ean, Mintxetan.
  • "TRX" ikastaroaren helburua gorputza indartzea eta tonifikatzea da. Olaizaga Kiroldegiko 4. gimnasioan emango da ikastaroa, gehienez sei pertsonako taldeetan aritzeko. Bi ordutegi eskainiko dira, astearteetan, 15:00etan eta 19:00etan. Jarduera hau probatzeko saioa martxoaren 9an egingo dute, bi ordutegitan: 15:00etan eta 19:00etan. Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • "GAP" ikastaroan ipurmasailak, muskulu abdominalak eta zangoak indartzeko ariketak egiten dira. Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da, eta sei pertsonako talde bakarra osatzea da helburua. Saioak ostegunetan izango dira, 15:00etan. Izena eman aurretik probatzeko saioa martxoaren 11n izango da, 15:00etan, Olaizaga kiroldegian.

2021 03 03 ikastaroak elgoibar patronatua kartela