Erreserbak online egiteko aukera jarri du Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak

Barren.eus 2021ko ots. 5a, 10:47

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du zapatu honetatik aurrera bazkideek squasharen, frontoi txikiaren, padel eta tenis pisten eta rokodromoaren erreserbak ere online egiteko aukera izango dutela.

Erreserba horiek, gainera, 48 orduko aurrerapenarekin egin ahal izango dira aurrerantzean. Orain arte 24 orduko aurrerapenarekin egiteko aukera zegoen. Beraz, zapatuan asteleheneko erreserbak ere egiteko aukera egongo da. Online erreserbak www.elgoibar.eus helbidean egin ditzakete Udal Kirol Patronatuko bazkideek. Gainerako erabiltzaileek telefonoz (943 744 415 eta 943 747 356) edo Olaizagako eta Mintxetako harreretan egin ditzakete erreserbak. Orain arte igerilekuen, muskulazio gelen eta saunen erreserbak egin zitezkeen online, eta bihartik aurrez aipaturiko instalazio horien erreserbak ere egiteko aukera egongo da.