Doakoa da guztiz Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeaewn aplikazio ofiziala, eta kirol taldeari buruzko hainbat informazio eskuragarri izango dute jaisten dutenek, besteak beste, taldeek jokatuko dituzten partida guztien berri, ordutegiak, emaitzak, sare sozialetara sarbidea edo streaming bidez emango dituzten partiden loturak. Erabiltzaileak bere lehentasunen arabera pertsonalizatu dezake aplikazioa eta taldeen emaitzen eta albisteen jakinarazpenak jasotzeko aukera izango dute.