Eskola Kiroleko entrenamenduak berriro martxan

Barren.eus 2021ko urt. 20a, 19:59

Eskola Kiroleko entrenamenduak berriro hastea baimendu du Jaurlaritzak eremu gorrian ez dauden herrietan, eta Elgoibarko Eskola Kirolak gaur ekin zion berriro bere jardunari.

Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako taldeek Eskola Kiroleko lehen entrenamendu saioa egin dute gaur. Ikasturte hasieran izena eman zuten umeekin hamaika talde osatu zituzten arren, hiru talderekin hasi dira gaur, nahiz eta eskola kiroleko arduradunek esperantza duten datozen asteetan talde gehiago osatuko direla. Bost monitore arituko dira umeekin lanean eta, gehienez ere sei laguneko taldetan antolatuta ibili beharko dute. Taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta ezingo dira aldagelak erabili.
Hori bai, intzidentzia-tasa 500etik gorakoa den herrietan bertan behera laga beharko dira Eskola Kiroleko jarduerak.

2021 01 20 eskola kirola martxan elgoibar

2021 01 20 eskolakirola martxan elgoibar 4

2021 01 20 eskolakirola martxan elgoibar

2021 01 20 eskolakirola martxan elgoibar 3