Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 01 13 2017 07 01 padel finalak Elgoibar mintxeta arg barrenElgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du gaurtik aurrera Mintxetako tenis eta padel pistak zein Olaizaga Kiroldegiko squasha, frontoi txikia eta Ikastolako frontoia alokatzeko aukera dagoela berriro ere.

Orain arte, indarrean egon den araudiarekin, bakarka edo familia bereko kideek bakarrik erabili zitzaketen instalazio horiek, baina gaurtik aurrera edonork erabil ahal izango ditu. Erreserbak telefonoz egin beharko dira (943 744 415 Olaizaga kiroldegia).

Patronatuko bazkideek squasharen eta frontoiaren erabilerak doan dituztela gogora ekarri dute kirol patronatuko arduradunek.

Padel pistak eta Tenis pista alokatzeko, berriz, Patronatuko bazkideak 2,50 euro orduko eta pertsonako eta Bazkide ez direnak 4,50 euro orduko eta pertsonako ordaindu beharko dituzte. Kontutan izan behar da astelehenetik ostiralera, goizeko erreserbak, 15:00ak artekoak, 90 minutukoak direla, prezio berdina ordainduz. Argiagatik 2,50 euro orduko kobratuko dute. Arratsaldeko eta astebukaerako erreserbak, berriz, 60 minutukoak diren arren, prezioa berdina da, kasu guztietan.

Ikastolako frontoia alokatzeko prezioa 10,75 eurokoa da orduko (genienez 4 pertsona). Argia barne.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza