Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 01 05 2020 01 17 san anton pilota txap elgoibar elola barrenLagunak Pilota Eskolak dena prest zuen San Anton Pilota Txapelketa zapatu honetan jokatzeko, -jokatzekoak ziren pilotariak ere lotuta zituzten-, baina bertan behera laga behar izan dute torneo beteranoa pandemiari aurre egiteko Jaurlaritzak hartu dituen azken neurrien ondorioz.

"Arau berriekin eta lehendik indarrean zeudenekin aurten ezingo dugu San Anton Txapelketa antolatu", adierazi dute pilota eskolako arduradunek. Torneoaren 28. edizioa izango zen aurtengoa. Afizionatu mailako pilotaririk onenak pasa dira Elgoibartik urteotan.

 • Federatuen Txapelketei hilaren 24an berrekingo diete
Denak ez dira albiste txarrak pilota munduan. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian atzo argitaratutakoaren arabera, “lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira”. Hala, argiltapen hori oinarri hartuta, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak kadete eta nagusi mailen arteko txapelketak martxan jartzea erabaki du. Jakinarazi dutenez, urtarrilaren 24ko jardunaldian itzuliko da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, eta Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, Joko Garbiko Gipuzkoako Txapelketa eta Eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketa hasiko dira; Eskola Kiroleko entrenamenduei ere berrekin ahal izango zaie, baina lehiaketa ez dago baimenduta kasu honetan. Edonola ere, ikuslerik gabe jokatuko dira txapelketak, debekatuta baidago ikusleak kirol ekitaldietara joatea.

 • Mendaroko pilota entrenamenduak
Mendaron bihar bertan hasiko dituzte pilota entrenamenduak Mendaroko Pilota Taldekoek. Asteartetan eta ostegunetan izango dira entrenamenduak, 17:00etatik 18:00etara. Gazteen taldean sei pilotari daude, gehienez batu daitezkeen lagun kopurua, eta hortaz, lehen moduan jarraituko dute entrenamenduekin.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza