Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 


2020 12 19 juanan martin erronka 5 aldiz karakate elgoibar 1 bisKoronabirusagatik mendi lasterketetan lehiatu ezinda gelditu da Juanan Martin elgoibartarra, eta afizioari eusteko bere buruari erronka bat jartzea erabaki zuen: Kalegoen Plazatik Karakateko tontorrera bost joan-etorri egitea, sei orduko mugan.

Atzo, zapatua, gauzatu zuen erronka. 07:00etan hasi zuen estreinako igoera eta 13:08an bukatu zuen bosgarren jaitsiera. Hortaz, zortzi minutugatik ez zuen lortu bere buruari jarritako erronka. 
Martinek Kalegoen frontoiko txapatik Karakateko tontorrera egin zituen bost joan-etorriak, 38 kilometroko ibilbidea gutxi-gora-behera, eta 3.500 metroko desnibel metatua, plazatik tontorrera 700 metroko desnibela baitago. Bidelagun izan zituen hainbat adiskideri eta bere familiari eskerrak eman dizkie Martinek, emandako animoengatik eta babesagatik. "Goizaldeko zazpiretan lehen kanpaikada jo zuenetik frontoiko txapa bosgarrenoz jo nuen arte amore ez emateko indarra eman zenidaten"
Gipuzkoan zein Bizkaian jokatzen diren mendi lasterketa denetan edo ia denetan parte hartzen duela azaldu du Juanan Martinek. Koronabirusagatik antolatu ez dituztela ikusita, lehiarako grina asetzeko zerbait egitea pentsatu zuen, eta horrela sortu zen erronka hau. Gainera, egoera ez bada aldatzen, ez dela era honetako azkena izango aurreratu du.
Duela bost urte, Iban Fernandez elgoibartarrak antzerako erronka bat jarri zion bere buruari: bederatzi buelta egitea Azkue-San Roke eta Karakate artean 12 ordu eta erdian, eta lortu zuen.

2020 12 19 juanan martin erronka 5 aldiz karakate elgoibar

2020 12 19 juanan martin erronka 5 aldiz karakate elgoibarhasiera 2020 12 19 juanan martin erronka 5 aldiz karakate elgoibar frontoian bukaeran

Erronka jasotzen duen bideo-laburpena ipini du Juanan Martinek sare sozialetan:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza