Berriro irekiko dituzte Olaizaga kiroldegiko sauna lehorrak

Barren.eus 2020ko abe. 11a, 11:34

Martxotik itxita egon dira Olaizagako sauna lehorrak. Era honetako instalazioak irekitzea baimendu du Osasun Sailak eta berriro irekiko dituzte astelehenetik aurrera. Kiroldegiarekin jarraituz, asteburu honetan itxita egongo dira Olaizagako igerilekuak.

Abenduaren 14tik aurrera zabalik egongo dira Olaizaga Kiroldegian dauden bi sauna lehorrak. Aldiz, sauna hezea oraindik ezin izango da erabili. Honako hauek dira sauna lehorra erabili ahal izateko erabiltzaileek jarraitu beharrekoak:

  • Bakarka, familian edo bizikidetza unitatean erabili ahal izango da sauna lehorra. Beraiek bakarrik egongo dira sauna gune horretan (emakumezkorenean edo gizonezkoenean).
  • Aurretiko zita hartu beharko da on-line (www.elgoibar.eus), telefonoz edo Olaizagako Harreran.
  • Ordutegia: Astelehen, eguazten eta barikuak: 9:00-20:30. Martitzen eta eguenetan: 15:00-20:30. Zapatuak: 9:00-12:30 eta 15:00-19:30. Domekak: 9:00-13:30.
  • Erabilera bakoitza ordu bat eta 30 minutukoa izango da. Erabilera horretan ez da egongo beste erreserbarik.
  • Patronatuko bazkideek eta bestelako erabiltzaileek erabili dezakate sauna. Bazkideek doan izango dute erabilera.

 • Igerilekua itxita, asteburuan
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du asteburu honetan, abenduaren 11, 12 eta 13an, Olaizaga Kiroldegiko igerilekua itxita egongo dela. Berritu berri dituzten aldageletan amaitzeke gelditu diren lanak bukatzeko itxiko dituzte igeilekuak. Astean zehar izaten den erabiltzaile kopuru baxuena barikuetan, zapatuetan eta domeketan izaten dela zehaztu du Udal Kirol Patronatuak, eta horregatik erabaki dute lanok asteburuan egitea. Kiroldegiko gainerako instalazioak irekita egongo dira.

2020 12 11 igerilekua olaizaga elgoibar