Iker Karreraren 'Bidea Ipar” liburua aurkeztuko dute Mendaron abenduaren 11n

Barren.eus 2020ko abe. 2a, 18:16

Iker Karrera (Amezketa, 1974) mendi lasterkariaren ibilbidea jasotzen duen 'Bidea ipar' liburua aurkeztuko dute Mendaroko San Agustin Antzokian, abenduaren 11n.

Iker Karrerak eliteko korrikalari gisa bizi izan dituen bizipen gozo eta gazien kontakizuna da Unai Ugartemendia kazetari andoaindarrak idatzi duen 'Bidea Ipar' (Desnivel) liburua. Biak etorriko dira Mendarora liburua aurkeztera, eta 'Iker. Mendia. Etxea' izeneko dokumentala ere emango dute ekitaldi berean. Sarrerak aurrez eskuratu behar dira Morroskillon, 2 euro ordainduta.

San Agustin antzokian izango da, abenduaren 11n, barikua, 19:00etan hasita.