Etenda zeuden kirol ikastaroak berriro martxan jarriko dituzte astelehenetik aurrera

Barren.eus 2020ko aza. 6a, 16:12

Osasun Sailak urriaren 23an jakinarazi zuen agindua indarrean sartzearekin bat, bertan behera laga zituzten Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko ikastaroak. Osasun Sailak, baina, agindu hori aldatu eta kirol ikastaroak berriro martxan jartzeko aukera eman zuen urriaren 26an. Alabaina, Udal Kirol Patronatuak birusa ez hedatzeko asmoz, bi aste hauetan, kirol jarduerak etenda mantendu ditu.

Eusko Jaurlaritzako dekretuek kirol jarduerak baimentzen jarraitzen dutenez, Udal Kirol Patronatuak, "agindu berririk iritsi bitartean", kirol ikastaroak berriro martxan jarriko ditu astelehenetik aurrera, beti ere 6 pertsonako azpitaldeak osatuta, segurtasun distantzia mantenduz eta ikastaro guztietan, spinning, yoga eta bestelakoak ere bai, musukoa erabiliz, Osasun Sailak hala derrigortzen baitu. Interesa dutenek olaizagaharrera@hotmail.es helbidean eman beharko dute izena.

Honakoa izango da eskaintza, azaroaren 9tik aurrera:

 • MINTXETAN
·SPINNING 60 +:

  • Astelehenetan: 10:10


·SPINNING:

  • Astelehenak: 18:00 eta 19:00
  • Asteazkenetan: 18:00 eta 19:00


· K-STRETCH:

  • Asteartea: 10:10
  • Asteazkena: 15:00
  • Eguena: 18:00

· GAP:

  • Asteartea: 18:00

· AEROBIKA:

  • Astelehena: 11.00
  • Asteazkena: 11:00
  • Ostirala: 11:00

·ELGOIBAR SASOIAN Kirol jarduera:

  • Astelehenetan eta asteazkenetan: 9:00 - 10:00 - 11:00

 • OLAIZAGA KIROLDEGIAN:
· GAP:

  • Asteartea: 15:00
  • Osteguna: 15:00

· ZUMBA:

  • Asteartea: 10:00
  • Osteguna: 10:00
  • Astelehena: 19:15
  • Asteazkena: 19:15

·YOGA:

  • Asteartea: 15:00

·ELGOIBAR SASOIAN Kirol jarduera:

  • Astelehenetan: 9:00 - 10:00 - 16:00
  • Asteazkenetan 9:00 - 10:00 - 16:00

ON LINE:
· ELGOIBAR SASOIAN ahalduntze pertsonala:

  • Asteartea: 9:30 - 11:00