Umeentzako futbol partidak antolatu ditu C.D. Elgoibarrek plaza txikian

Barren.eus 2015ko ira. 30a, 09:18

Sasoi batean plaza txikian (Aita Agirre plaza) jokatzen ziren eskolarteko partidak gogora etorriko zaizkio bati baino gehiagori datorren zapatuan plaza txikira gerturatzen bada. Klub Deportibo Elgoibarrek antolatuta, futbito partidak jokatuko dituzte 8 eta 11 urte arteko umeek. Era berean, gurasoekin bilera egingo dute eguenean (urriak 1) Elgoibarko Futbol Eskolaz. 

C.D. Elgoibarrek 2004tik 2007ra bitartean jaiotako umeei zuzendutako futbito partidak antolatu ditu, eta futbola herritarrei hurbiltzeko asmotan, plaza txikian jokatuko dituzte partidak. Zapatuan, urriaren 3an, izango da, 10:00etan hasita. Parte hartzeko C.D. Elgoibarren izena emanda egon beharko dute umeek. Antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte ikuskizunaz gozatera. 

• Gurasoekin bilera

C.D. Elgoibarrek gurasoekin bilera egingo du eguen honetan (urriak 1), Kultur Etxeko hitzaldi gelan (19:00). Helburua gurasoei Elgoibarko Futbol Eskolari buruzko argibideak ematea izango da.