Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 29 lariz altitoy kronoigoeran2012Iñigo Lariz elgoibartarra izendatu dute Mendiko Eskiko Euskal Selekzioko hautatzaile. Hautatzaile lanak lehiarekin uztartuko dituela aurreratu du, mendiko eski lasterketetan lehiatzen segitzeko asmoa baitu.

Mendiko Eskiko Euskal Selekzioko kide izatetik hautatzaile izatera pasa da Iñigo Lariz. Joan den neguan jaso zuen proposamena eta karguak errespetua ematen bazion ere, onartzea erabaki du. Orain arte karguan aritu den Aitor Muruaren erreleboa hartuko du kirolari elgoibartarrak. Ez da bakarrik egongo, hala ere. Aitor Igerategi izango du ondoan, laguntzaile. 

Euskal selekzioaren helburu nagusia Espainiako eta Euskal Herriko txapelketak eta kopa lehiatzea izango da. Larizen berbetan, garaipenak lortzeko gaitasuna daukaten eskiatzaileak egon badaude zenbait kategoriatan. “Horrek, munduko eta Europako txapelketetan Espainiako selekzioarekin lehiatzera eraman ditu, egiten ari diren lan onaren seinale”. Edonola ere, lantaldeari eman nahi dio garrantzia Larizek.
Hautatzaile berriaren ardura izango da eskiatzaile gazteenen prestakuntza-teknifikazioaz arduratzea ere. Mendiko Eskiko Euskal Selekzioaren muga handienetako bat ere nabarmendu du, Euskal Herrian elur gutxi egoten dela, alegia. Honenbestez, Pirinioetara bidaia asko egin beharko dituzte.

• Lehiatzen segituko du

Larizek adierazi duenez, hautatzaile lanak lehiarekin uztartu nahi ditu. 2008. urteaz geroztik dabil mendiko eski lasterketetan eta ez dauka lehia lagatzeko asmorik. Mendian korrika ere neguko eski denboraldia prestatzeko hasi zen. Biak ditu gustuko eta biak uztartzen ditu, mendi eskiko denboraldia eta mendi lasterketakoa. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza